Horrela, ilusioz beteriko denboraldia izango da aurtengoa Mondrarendako. Iaz mailaz igotzea lortu ondoren Ohorezko Erregional Mailan izango dira zuri-moreak Aloña Mendi eta UDArekin batera. Iragan denboralditik taldeak sei aurpegi berri izango ditu, baina Josu Zubia teknikariak taldeko enborrak berdina izaten jarraituko duela azaldu du. Lehenengo lagunartekoa, 0-3 irabazi zuten zuri-moreek Deusturen aurka.
Ohorezko Erregional mailan ere izango da UDA denboraldi berrian, iaz 3. mailatik jaitsi ondoren. Hala ere, taldeak gogotsu hasi du denboraldi-aurrea Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaile berriaren aginduetara. Aurten gainera, Debagoieneko bi derbi berreskuratuko ditu Aretxabaletako taldeak, eta hori ere zaleendako eta taldearendako positiboa dela azaldu du Igor Arenaza kirol zuzendariak-
Bergara Ohorezko Erregional mailara igotzeko postuak lortzetik gertu ibili zen iragan denboraldian, baina mahoneroek Erregional preferente mailan jarraituko dute aurten ere. Helburu nagusia, lehiatzea eta denboraldi polita egitea izango da. Talde lehiakorra dutela eta jokalariek denboraldia hasteko ilusio handia badutela ere azpimarratu du Manu Diaz kirol zuzendariak.