Gainontzeko taldeei dagokienez, Mondrak joan den astean lan-saio bakarra egin zuen, taldea ostera ere elkartzeko. Eta abuztuaren 15ean hasiko dute zuri-moreek denboraldi-aurrea. Aretxabaletako jokalariek hiru egun gehiago izango dituzte atsedenerako, abuztuaren 18an hasiko dira. Eta erregional preferentean izango diren Bergarakoak ere elkartu dira uztailean, baina Gorlara bizikleta igoera egiteko. Horiek abuztuaren 16an hasiko dute denboraldi-aurrea, baina liga astebete geroago hasiko dute, irailaren 18an.