UDAk ekin dio denboraldi-aurreari Ibarran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abuztuaren 19a

Iñigo Velez de Mendizabal teknikari berriaren aginduetara burutu zuen atzo Aretxabaletako taldeak lehen lan saioa Ibarran. Erregional preferente mailan arituko dira denboraldi honetan aretxabaletarrak Aloña Mendi eta Mondrarekin batera.

Iragan denboraldia Hirugarren Mailatik jaitsi ostean, irailaren 18ko astebukaeran ekingo dio denboraldi berriari UDAk. Atzo, eguena, Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzaile arabarraren aginduetara ibili ziren aurrenekoz gazteak Andramaixak bukatu zirela aprobetxatuz.

Dagoeneko erregional preferente mailan arituko diren hiru taldeak martxan daude (Aloña Mendi, Mondra eta UDA), eta baita Bergara K.E. ere. Antzuolak abuztuaren 28an ekingo die entrenamenduei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak