Bergara ere denboraldi-aurrearekin hasi da

Iragan denboraldiko Bergara-Antzuola derbiko argazkia.

Atzo burutu zuten 2016-2017 denboraldiko lehen entrenamendua mahoneroek, Agorrosinen, aurten ere, Erregional Preferente mailan arituko diren gazteek hain zuzen ere.

Asteartean, Mondrak lehen lan saioa egin zuen Arrasaten, eta atzo Bergara K.E. taldearen txanda ian zen Agorrosingo futbol zelaian. Uztailean bizikletan Gorlara igotzeko elkartu ziren, baina berdegunearekin lehen kontaktua atzo egin zuten jokalariek.

Mahoneroak Erregional Preferente mailan lehiatuko dira bigarren urtez jarraian, eta ligako aurreneko neurketa irailaren 18an izango dute.

Bihar, eguena, UDAko jokalariak batuko dira Ibarran, denboraldiko lehen entrenamendua egiteko asmoarekin.

Erlazionatuak

Ezezagunak sartu dira Bergarako Agorrosingo fultbol zelaian

Bergara

Tabernan, bulegoan eta beste hainbat geletan sartu dira baina dirudienez, ez dute ezer eraman. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.