“Euren asmoa dirua aurkitzea izango zen, ez baitute beste ezer eraman. Tabernako telebista edo sukaldeko altzariak ere bertan daude, ez dituzte eraman. Dena botata aurkitu genuen, orain dena txukuntzea tokatzen zaigu. Sarrailak ere aldatu beharko ditugu, puskatu egin dituzte-eta, eta segurtasun neurriak areagotu", azaldu dute kirol elkartetik.
Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzatik gertatutakoa gaitzetsi dute.