Mondrako jokalariek denboraldi-aurrea hasi zuten atzo, igoera lortu ondoren merezitako oporrak igaro ondoren. Sei aurpegi berri izango ditu Arrasateko taldeak aurten, maila berriari aurre egiteko. Liga irailaren 11an hasiko dute, eta ordurako prest egon nahi dute.
Lagunartekori dagokionez, Mondrak zapatuan bertan egingo du estreinaldia CF Deusturen aurka, Zubietan. Abuztuaren 27an, Mojategin jokatuko dute CF Mundarro taldearen aurka, eta 31an, Elgoibarren kontra oraindik zehaztu gabe dagoen futbol zelaian.
Irailaren 3an Villa Arrasate txapelketa jokatuko dute Mojategin. Hiruko txapelketa izango da, eta Mondrak Amaika Bat eta UDA izango ditu aurkari.