ALBISTEAK

Herria non, opera han

Eneko Azkarate 2016ko otsailaren 16a

Kursaalen oraingo asteburuan antzeztuko duten La Traviata operako entseguetan jo eta su ari dira azken aste honetan. Hogeitik gora bergarar daude ikuskizunean murgilduta eta Valen Moñux da eszena zuzendaria. Joan zen zapatuan Donostiako Santa Maria basilikaren aurrean eskaini zuten emanaldi txiki bat, hirian barrena zebiltzanen harridura eta gozamenerako. 

Otsailaren 19an eta 21ean estreinatuko dute Kursaalen. Debagoienetik autobusa doan jarri dute domekako emanaldirako. Gaur da sarrerak eskuratzeko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak