Lehiaketa irabazi dutela jakin berritan, poztasuna azaldu dio Moñuxek Goienari. Proposamenaren gainean ezer gutxi argitu du, baina, oraingoz; Opus Liricak ez zituela proposamen "abstraktuegiak" nahi eta, oinarriek eskatzen zuten bezala, "parametro klasikoetan" dagoela besterik ez.
"Oso talde ona"
Valen Moñux eta Alex Odriozola ohiko lankideak dira; bien artean egin zituzten Peter Pan eta Olentzero & Co. musikalak eta Mozkorra parregarri opera; San Martinen estanpan eta errepresentazioan ere biak aritu dira, eta Bergarako Musika Eskolako zenbait lanetan ere bai. "Oso talde ona" osatzen dutela dio Moñuxek.