Otsailaren 21ean, domekan, 19:00etan, Kursaalen egingo den emanaldirako antolatu dute autobusa eta otsailaren 16a baino lehen eman behar da izena. Bergarako eta Antzuolako udaletan eman behar da izena. Hauek dira moduak:
Bergara:
- Kultura Zerbitzua.
- 943 77 91 59
- kultura@bergara.eus
Antzuola:
- Antzuolako Udala
- 943 76 62 46
- kultura@antzuola.eus
Donostiako Kursaalera joateko autobusa, Antzuolan eta Bergaran hartu behar da otsailaren 21ean.
- Antzuolan, Sagasti kalean, 17:15ean.
- Bergaran, Ibargarai kalean 17:30etan Antzuola.
Sarrerak Kursaalen bertan daude salgai.
Alexandre Dumas idazlearen Kamelien Dama obrak inspiratu zuen Verdi bere obra helduenetako bat idazteko. Baina La Traviata, aldi berean, Verdiren opera ezohikoenetako bat da: drama psikologikoa, intimista, Verdiren operetan nagusitu ohi ziren gertaera historiko handiak ez bezalakoa guztiz.
Fitxa teknikoa honakoa da:
- Valen Moñux, eszena zuzendaria .
- Eszenografia: Valen Moñux eta Alex Odriozola
- Andrea Albertín, musika zuzendaria .
- Ainhoa Garmendia (Violetta Valery).
- Matteo Mezzaro (Alfredo Germont).
- Paolo Gavanelli (Giorgio Germont) .
- Opus Liricako orkestra eta abesbatza .
- Opus Liricaren produkzioa.