Donostiako Opus Lirica konpainiak maiatzean deitutako sariketa irabazi du Moñuxek. Abeslari profesionalekin lan egingo duela azaldu du.
Otsailean izango da estreinaldia. Ordura arteko hilabeteetan gogor lan egin beharko du; batez ere eszenografia diseinatu eta egiten. Lan hori Alex Odriozola herrikidearekin batera egingo du.
Debagoiena Zuzenean saioan izan da Moñux sariketari buruz berba egiten.