Baina horiez gain, beste bergarar batzuek ere parte hartuko dute Kursaaleko La Traviata-ren muntaian: sei figurante aktore lanetan (kantatu gabe); lau Bergarako Musika Eskolako kantu ikasle eta haren irakaslea; eskola bereko dantza irakaslea operako dantzaria izango da eta horren koreografia Edu Muruamendiarazek asmatu du. Orotara, 20 bergararrek parte hartuko dute, zuzenean edo kanpoko lanetan.