120.000 bisita Landakon, 30.000 bisitari webgunean, 250 ekitaldi, 350 nobedade, 190 sinadura…
Gune guztiek emandakoarekin agertu dira pozik, eta Ahotseneako solasaldi gunea Landako barrura aldatu izana bezalako erabakiekin ere bai, adibidez.
Disko salmentari dagokionez, kasu gehienetan gora egin duela adierazi du Musika Industriaren Elkarteko koordinatzaileak. Euskal Editoreen Elkarteko ordezkari Xabier Olarra, berriz, gustura, "urteroko harrera ona" izan duelako Azokak. Dena den, euskal enpresa handien babesletza eskatu eta desio anbiziotsuak agertu ditu Olarrak.
Gerediaga elkarteko Nerea Mujikak, bestalde, aurrera begira jarrita, belaunaldi berriak kultura zaletasunaren, sorkuntzaren eta eragiletzaren ardatzean kokatzeko zeregina azpimarratu du.