Euren produktuak aurkezten ez bada, egin dituzten lanak saltzen edo Durangoko Azokan antolatu dituzten tertulietan parte hartzen. Edo azoka ikustera joanda. Modu batera edo bestera, debagoiendarrak ere heldu dira Durangoko Azokara aurten ere. Han aritu dira, adibidez, Julia Monje Educación, memoria e historia de las mujeres vascas historia liburua saltzen, Arrasateko Arcada Social (Sin mirar atrás) eta Antzuolako Klak!son (Denboraleak) taldeak euren azken lanak erakusten, zuzenean, edo Julen Arexolaleiba politikaren bilakaeraz bildutako inpresio eta iritziak plazaratzen.
Martitzenera bitartean egongo dira aurkezpen gehiago. Bihar, astelehena, esaterako, GOIENAk eta Arrasateko Emakume Txokoak Arantza Santestebanekin batera egindako Komunikazio parekiderantz. Kazetariendako eskuliburua liburua aurkeztuko dute 10:30ean areto nagusian. Arrasateko Los Galerna taldeak zuzenean joko du Ahotsenean Akelarre diskoa jendaurrean erakusteko, 12:20an.
Debagoieneko sortzaileen aurtengo nobedadeak
LIBURUAK
Jose Antonio Azpiazu (Oñati) Y los vascos se echaron al mar. Generoa: Saiakera historikoa. Argitaletxea: Ttarttalo.
Fermin Etxegoien (Oñati) Urpekariak. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Erein.
Andoni Urzelai (Aretxabaleta) Karanbola toxikoak. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Susa.
Eneko Barberena (Arrasate) Periko gazteekin berbetan. Generoa: Saiakera. Argitaletxea: Txalaparta.
Gerardo Markuleta (Oñati) Sumisioa (Michel Houellebecqen Soumission lanaren itzulpena). Generoa: Nobela. Argitaletxea: Meetok.
Gerardo Markuleta (Oñati) Denbora bere lekura. Generoa: Poesia. Argitaletxea: Erein.
Jon Sarasua (Aretxabaleta) Bost truke. Generoa: Saiakera. Argitaletxea: Pamiela.
Itziar Laborda (Bergara) La herida de los diferentes. Generoa: Nobela. Argitaletxea: Ediciones Beta (Elkarren standean).
Diego Martiartu (Arrasate) Berdean hezi (Educar en verde (Heike Freire) lanaren itzulpena). Generoa: Didaktikoa. Argitaletxea: Txatxilipurdi (Hik Hasiren standean salgai).
Arantza Santesteban Komunikazio parekiderantz, kazetarientzako gidaliburua. Generoa: Gidaliburua. Argitaletxea: Arrasateko Emakume Txokoa eta Goiena Komunikazio Taldea.
Emun aholkularitza (Arrasate) Irten hizkuntzaren armairutik. Generoa: Didaktikoa. Argitaletxea: Emun Aholkularitza.
Intxorta (Debagoiena) Educación, memoria e historia de las mujeres vascas. Generoa: Historia liburua. Argitaletxea: Intxorta 1937 K.E.
Maddi Urizar eta Andoni Iñurritegi (Arrasate) Kale-kantoi. Generoa: Haur-jolas sorta. Argitaletxea: Txatxilipurdi (Hik Hasiren standean salgai).
Joseba Arregi (Oñati) Burdin elorri arantzetan... denbora jorratzen. Generoa: Idatzien eta margolanen bilduma. Argitaketxea: Ataramiñe.
DISKOAK
Arkada Social (Arrasate) Sin mirar atrás. Generoa: Punk. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.
Juan Carlos Irizar (Oñati) Zu bezalakoak gara. Somos como tú. We are like you. Generoa: Piano. Diskoetxea: J.K. Irizar.
Fiachras (Bergara) Amnesia eta argia. Generoa: Rock. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.
Antihumano (Oñati) Antihumano. Generoa: Punk-hardcore (Musikazuzeneanen standean salgai).
Gela berezia (Oñati) Gela berezia Generoa: Post-rock (Musikazuzeneanen standean salgai).
Juan Valls (Oñati) Life holds red ligths on behind. Generoa: Folk (Musikazuzeneanen standean).
Aitor Olea (Bergara) J. M. Usandizagaren organorako lan guztiak. Generoa: Organo. Diskoetxea: Ausart Records.
Mauka (Arrasate) Mauka Vol. 1. Diskoetxeko taldeen bilduma. Generoa: Rock. Diskoetxea: Mauka Musikagintza.