Aurreko urteetan moduan Intxortako ibilbide tematikoak presentzia izan du Durangoko Azokan. Bost egunez Intxorta 1937 Kultur Elkartearen postuan egin diote txokoa Elgetako proiektuari. Ibilbidearen nondik norakoak ezagutzera emateaz gain informazio esku-orriak banatu dituzte gerturatu diren pertsonen artean, eta Elgetan dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroan aurki daitekeen materiala egon da eskuragarri azokan.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideekin batera Elgetako hainbat lagun izan da, txandaka, azokako postuan. Gaur arratsaldean Iraitz Lazkano alkatea izan da bertan. Gaur goizean, eta atzo arratsaldean ibilbide tematikoan gidari lanak egiten dituen Nerea Villa izan da postuan, eta bariku goizean Oxel Erostarbe.