Aloña Mendi nagusi Bergararen aurkako derbian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 3a, 19:37

Aloña Mendik 2-0 hartu du mendean Bergara Azkoagainen. Oñatiarrek Ohorezko Erregional Mailan jarraitzeko matematikoki beharrezkoak zituzten puntuak lortu dituzte; bergararrek, berriz, hiru final izango dituzte aurretik maila mantentzeko borrokan. Etxekoen golak Asier Ugartek (55. minutuan) eta Joseba Larreak (93. minutuan) egin dituzte. 

Derbia izan arren intentsitate handirik hasi da Aloña Mendi eta Bergararen arteko norgehiagoka. Hasierako 20 edo 25 minutuetan bi taldeen atzeko lerroak izan dira nagusi erdilari eta aurrelarien aurrean eta aukerarik ez da egon apenas. Ordu erdia bete aurretik heldu da derbiko lehen aukera: Asier Ugartek Julen Palaciosek utzitako baloia jaso du eta, atezaina aurreratuta zegoela ikusita, baloia loratzen saiatu da baina gutxigatik joan zaio langaren gainetik. 

Bigarren zatian hobeto hasi da Bergara

Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ostean eta puntuen beharrak hala behartuta, kanpoko taldea intentsitate handiz zelairatu da bigarren zatian. Hala ere, Bergara ondoen zegoenean heldu da Asier Ugarte aurrelari oñatiarraren 1-0ekoa eta bergararrek ezin izan diote buelta eman. Gainera, 69. minutuan oñatiarrek derbia erabakita uzteko aukera izan dute: kontraeraso azkar batean, baloia Julen Palaciosengana iritsi da, baina, atezainaren aurrean zegoela, ez du baloia kontrolatzerik lortu. 

1-0ekoa kolpe latza Bergararendako

Bergararrak berdinketaren golaren bila joan dira eta 68. eta 70. minutuan aukera nahiko garbiak izan dituzte Iñigo Machok eta Markel Ilzarbek –bigarren zatian zelairatu den arren Bergarako onena izan da gaurkoan–. Hurrengo jokaldian, 71. minutuan, beste kontraeraso batean, Asier Ugartek aukera ederra izan du bigarrena egiteko, baina buruz egindako errematea kanpora joan zaio. Azken txanpan Bergara saiatu da eta izan dute baloiaren jabetza, baina sakontasunik gabe jokatuta ez dute aukera garbirik sortzea lortu. Nahi eta ezin ibili dira mahoneroak. Amaitzeko, derbiko azken jokaldian Joseba Larrea zelairatu berriak egin du behin betiko 2-0ekoa. 

Aloña Mendik lortu du salbazioa; Bergarak, ordea, ondo sufritu beharko du oraindik maila mantentzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak