Mondra jaun eta jabe Anaitasunaren aurrean (5-1)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 3a, 13:37
Iker Lopez kapitaina baloiarekin.

Mondra Anaitasunaren bigarren taldearen gainetik pasatu zen zapatuan (5-1). 25. minuturako 3-0 ziren aurretik Josu Zubiaren mutilak: "Gu ondo ibili gara eta eurak oso makal. Jaitsita daude eta denboraldia noiz amaituko zain. Gu, berriz, alderantziz; denboraldiak beste bost jardunaldi izatea gustatuko litzaiguke". Izan ere, igoera fasean sartu ahal izateko Mutrikuk huts egitea behar dute sarrailagileek, azken jardunaldian, euren aurka lehiatu baino lehen, gehienez hiru puntura egon daitezen.  

Anaitasunaren aurkako partiduari dagokionez, Mondra jaun eta jabe izan zen hasieratik. Baloiaren jabe eta hainbat aukera sortuz; Anaitasunak ez zuen apenas lehiatu. Lehen bi golak Josu Diazek egin zituen, hurrengo biak Iker Uribarrenek eta azkena Mikel Aizpuruak. 

Erlazionatuak

Mondra eta Anaitasuna B taldeen arteko partidua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 mai 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak