Antzuolak ez du maila mantentzeko borrokan amorerik eman nahi. Gaur, domeka, Ostadarren etxean irabazi egin du (0-2), azken partiduetako bolada onari eutsiz. Danel Hernandezek egin ditu antzuolarren bi golak: "Argi genuen ez genuela baloirik izango, kontraerasora jokatuko genuela. Baloi barik oso ondo aritu gara eta bi kontraeraso aprobetxatu ditugu golak egiteko. Beste taldeei garesti jarriko diegu maila mantentzeko beharrezkoak diren puntuak lortzea", adierazi du taldeko entrenatzaile Jon Muruamendiarazek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.