Pablo Gartzia: "Ziklo baten amaiera dela esango nuke, bikaina izan da"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 3a, 11:08
Pablo Gartzia, artxiboko irudi baten.

Atzo, zapatua, Musakolako kiroldegian irabaziz amaitu zuen Ford Mugarrik Lehen Nazional Mailako denboraldia, Egiaren aurka. 33-32 irabazi zuten Pablo Gartziaren mutilek: "Ez da samurra izan, baina nahiko kontrolatuta izan dugu partidua. Argi daukat gehiago izan garela". Datorren denboraldiari begira hainbat aldaketa egongo dira taldean, tartean entrenatzailea bera: "Ez dut jarraituko, ziklo baten amaiera dela esango nuke. Benetan uste dudala bikaina izan dela", adierazi du entrenatzaile oñatiarrak. 

Entrenatzaileaz gain, egungo taldean oso garrantzitsuak diren zenbait jokalari ere ez dira datorren urtean egongo: "Badakit beste jokalari batzuk ere utzi egingo dutela. Ez dizut esango zeintzuk diren, ez da-eta nire ardura horren berri ematea. Lehen Nazional mailan egin ditugun bi urteak oso onak izan dira; emaitzez harago, taldearen jokoak asko hobetu eta aurreratu du. Bilakaera bikaina izan dute jokalariek. Ziklo baten amaiera da, orain beste era batera egin beharko dute lan Arrasaten". Entrenatzaile oñatiarrak ez du oraindik erabakirik hartu datorren urtera begira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak