Sufrituta, baina mendean hartu du UDAk Elgoibar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko maiatzaren 3a

Aitor Perez gaurko golegilea artxiboko irudi baten.

Aretxabaletako taldeak 1-0 irabazi dio Elgoibarri. Aitor Perezek lehiaren 3. minutuan egindako gola baliatu dute etxekoek garaipena lortzeko. Garesti egon da, hori bai: "Oso talde deserosoa da Elgoibar, lau jokalari uzten dituzte aurrealdean eta defendatzeko ez dira batere errazak. Aukera larregi ez dute sortu, baina azkenera arte sufritu dugu. Horrela ere irabazten jakin behar da; pozik gaude", adierazi du Gorka Valle entrenatzaile aretxabaletarrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak