Galdu arren, EBA mailan jokatu du MUk datorren urtean ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 2a, 21:17

Mondragon Unibertsitateak ez du egun onena izan eta galdu egin du Pielagos taldearen aurka (75-81). Hala ere, helburua bete dute Josu Larreategiren mutilek eta datorren urtean berriro ere egongo dira EBAn. Izan ere, joaneko partiduan 13 puntuko aldea lortu izana euren alde izan dute: "Bazekiten azkenaldian gaizki ari ginela kanpotik eta ez digute barrutik jokatzen utzi. Partidua kontra izan dugu baina jokalarien esfortzuari esker lortu dugu aldea murriztea eta beraz, helburua betetzea". 

Bigarren laurdena egin dute bereziki txarra arrasatearrek, gainerako hiru laurdenetan puntu gehiago egitea lortu dute-eta: lehen laurdenean 22-19, bigarrenean 11-31, hirugarrenean 20-18 eta azkenengoan 22-13. Imanol Zeziaga (20 puntu) eta Andoni Arantzabal (18) izan dira saskiratze gehien egin dituztenak. 

Giro beroa Iturripen

Astean zehar Ointxe-k Iturripe betetzeko egindako eskaerak oso erantzun ona izan du zaletuen artean. Harmailak bete egin dira eta partidu osoan zehar giro beroa egon da. Datorren urtera begira fisikoa are hobeto lantzea izango da erronketako bat, Josu Larreategi entrenatzailearen arabera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak