Atletismoaz gozatzen Mojategin, Gipuzkoako eskolarteko txapelketaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 3a, 13:03
Leintz Eskola Kiroleko gaztetxo bat lehia bizian.

Gipuzkoa osotik etorritako gaztetxoek Mojategi hartu dute gaur, domeka. Izan ere, Gipuzkoako eskolarteko atletismo txapelketa jokatu da eta Arrasate Atletiko Taldeko Fernando Zufiriaren arabera, 500dik gora gaztetxo elkartu dira: "Oso gutxitan ikusi izan dut horrenbeste jende Mojategin". Arrasateko taldeko atleten artean lorpen nagusiak izan dira Alex Agirianoren eta Ane Valleren zilarrezko dominak; lehenak luzera jauzian (5,37 metro) eta bigarrenak 60 metroko lasterketan.  

Denetariko probak egingo dituzte: pertika jauzia, luzera jauzia, pisu jaurtiketa eta hainbat neurritako lasterketak. Leintz Eskola Kiroleko 32 atleta ere aritu dira lehian. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak