Atzeratu egin dute epaiketa, abokatu atxilotuekin zer gertatuko den jakin arte

Jon Berezibar 2015ko urt. 12a, 12:19

Bertan behera geratu da goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 militanteren aurkako epaiketa; Ino Galparsoro eta Attor Arantzabal tartean. Defentsaren hiru abokatu Guardia Zibilak goizaldean atxilotu eta gero, auzipetuek eurek eskatu dute atzerapena. Garaiz helduz gero, auzipetuek iluntzeko mobilizazioetan egotea asmo dute.

Gaur goizaldean Madrilen atxilotu ditu Amaia Izko, Haizea Ziluaga eta Eukene Jauregi Guardia Zibilak Mate operazioan, ETAko kide izatea leporatuta eta delitu fiskalak egotzita. Idazkari judizialak atxilotutako abokatuen bezeroei galdetu die eta abokatu berarekin jarraitzea gura duten eta baiezko erantzunaren aurrean, epaiketa atzeratu egin dute, auzipetua dagoen Attor Arantzabal bergararrak kontatu digunez. Hori horrela, epaimahaiak erabaki du abokatuen egoera argitu arte epaiketa atzeratzea. 


Eguerdiko hamabietan hotelean zeuden epaituak izan behar ziren lagunak, gauzak jaso eta Euskal Herrira itzultzeko. Zitazio berri bat jaso arte ez dute epaiketarik izango.

Garaiz iritsiz gero, iluntzeko mobilizazioetan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak