Pernando Barrena: "Erabat kafkianoa da"

Goiatz Arana Begiristain 2015eko urtarrilaren 12a

Atxiloketak gertatu berri, adierazpenak egin ditu Euskadi Irratian Pernando Barrenak, gaurtik hasita epaitzekoak diren ezker abertzaleko kideetako batek. "Erabat kafkianoa da gertatzen ari dena. 35 lagun ideia politikoengatik epaitzearekin nahikoa ez, eta orain hau. Atxilotu dituzten abokatuetatik hiruk Auzitegi Nazionalean egon behar zuten gaur goizean bertan gure defentsa egiten, baina baldintza hauetan ezinezkoa izango da. Ikusi egin beharko da zer gertatzen den epaiketarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak