Mobilizazioak deitu dituzte iluntzerako Arrasaten eta Bergaran

Goiatz Arana Begiristain

Ezker abertzaleko 35 kideren kontra gaur Madrilen hastekoa den epaiketaren kontra deitu dituzte mobilizazioak. Euskal Herriko hainbat tokitan egingo dituzte; Arrasaten, eta Bergaran tartean. Bergaran, 19:00etarako egin dute deialdia, plazan, Aittor Arantzabal, Mikel Garaiondo eta Zubimendi bergararren eta gainontzeko auzipetuen askatasuna eskatzeko. Arrasateko Ino Galparsoro da laugarren auzipetu debagoiendarra. 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Seber Altube plazan ere. Oñatin bestalde, ordu berean, 19:00etan,  elkarretaratzea egingo dute Foruen plazan gaur goizeko atxiloketak salatzeko.

Sorturen irakurketaren bideoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak