Guardia Zibilak hamar abokatu eta hainbat herritar atxilotu ditu goizaldean

Jon Berezibar 2015ko urt. 12a, 08:41

(Iturria, Twitter)

Preso hartutakoen artean hedabideetan konfirmatu dute Arantxa Aparicio, Aiert Larrarte, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Jaione Karrera, Ane Ituño, Amaia Izko, Haizea Ziluaga eta  Eukene Jauregi abokatuak daudela, baina operazioa oraindik ez da amaitu eta lau herritar ere atxilotu dituzte. Goizaldeko 07:00ak inguruan hasi da Guardia Zibila operazioarekin, Euskal Herrian eta Madrilen. Hain zuzen, han Audientzia Nazionalean, ezker abertzaleko 35 kideri gaur hastekoa den epaiketako defentsaren hiru abokatu atxiki dituzte.

Abokatuez gain beste 4 herritar ere atxilotu ditu Guardia Zibilak Barakaldon, Tolosan, Zizurren eta Arbizun. Uneotan (08:30), hedabideen arabera, abokatuen bulegoak miatzen leudeke agenteak baina atxilotuen etxebizitzetara ez dira sartu. Oraingoz hortaz, 13 abokatu eta 4 herritar atxilotu dituzte eta LAB sindikatuaren egoitzan ere sartu da Guardia Zibila.

Twitterren #AbokatuakLibre traola-berbaren bidez dihardute jarraipena egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak