Arrasateko Udal Gobernuaren adierazpena, gaur Guardia zibilak burututako operazioaren harira:
Gaur Guardia Zibilak 16 euskal herritar atxilotu ditu. Atxilotu gehienak abokatuak dira, euskal presoen abokatuak, hain zuzen ere. Oinarrizko Giza eskubideen kontrako eraso oso larria izan da hau, eta Arrasateko Udal Gobernuak honako adierazpena egiten du:
1.- Atxiloketa hauek Euskal Herrian irekitako bake, demokrazia eta askatasun bide berriaren kontrako erasoa dira. Estatuaren itxikeriak eta bortizkeriak euskal jendarteak bake eta normalizazio politikorako duen borondate argia zapuztu nahi dute.
2.- Abokatuek funtzio berezia eta ezinbestekoa dute pertsonen giza eta defentsa eskubideak babesteko; are gehiago eredu demokratiko batean. Kasu honetan, presoen eskubideen defentsan aritzen diren abokatuak atxilotu ditu Guardia Zibilak. Presoei dagozkien giza eskubideen urraketen lekuko zuzenak dira eta abokatuen atxiloketa hauek defentsarako eskubidea ere urratu dute.
3.- Estatu espainolak, berriz ere, bere izaera ez demokratikoa erakutsi du. Urtarrilaren 10ean milaka euskal herritarron aldarrikapenari jaramonik ez eta oinarrizko eskubideak urratzearen aldeko apustua egin du.