Ino Galparsoro: "Nahiko ukituak gaude, gure defentsako hiru abokatu eraman dituzte hoteletik, gu genuden lekutik. Egoera larria da. Auzitegi Nazionalera sartu gara, barrura; nahiz eta pentsatu epaiketa bertan behera geratuko dela, gutariko hainbat indefentsio egoeran geratuko liratekeelako, abokatuak eraman ostean. Momentuz epailea ez da etorri. Ez dakigu ez den etorri jakinarazi diotelako epaiketa bertan behera geratu den edo zer. Uste dugu luze joko duela kontuak. Gu haserre gaude, oso haserre. Eraman dituzten abokatuei elkartasuna adierazi nahi diegu. Eta uste dugu nahikoa dela, gaur egungo egoera honetan oraindik horrelako kontuekin ibiltzea ere…"