Bergarako Udalak kezka adierazi du "Bergarako ehun industriala jasaten ari den galerarengatik"

Eneko Azkarate 2014ko urr. 30a, 17:32

Bergarako Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek (Bildu, EAJ, Aralar eta PSE-EE) aho batez onartu dute Candy-ren itxieraren gaineko adierazpen instituzionala. "Langile guztiei eta haien familia eta hurbilekoei elkartasuna" adierazteaz gain, "Bergarako ehun industriala jasaten ari den galeragatik" duten "kezka" ere adierazi nahi izan dute Udal ordezkariek.

Hemen, jarraian, Bergarako Udalaren oharra, osorik:

Candy-ren egoeraren aurreko Adierazpen Instituzionla

"Bergarako Udalak Candy-Hoover enpresan izan diren azken gertakarien harira elkartasuna adierazi nahi die bertako langile guztiei eta haien familia eta hurbilekoei.

Bizi izaten ari garen krisi luze eta sakonaren ondorioz Bergarako ehun industriala jasaten ari den galeragatik dugun kezka ere adierazi nahi dugu: lanpostuen galera, eroste ahalmenaren galera, lan prekarietatea, enpresen deslokalizazioa... eta abarrek inguratzen gaituzte. Candy-Hooverreko itxierak, zuzeneko kaltetuez gain, herriaren ehun ekonomikoari egundoko kolpea emango dio.

Egoera honetan irudikatzea zaila den arren, etorkizun hobeago baten alde lanean jarraituko dugu. Datozen egunetan afektatu eta eragileekin batera dauden aukerak aztertzeko ahalegina egingo dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak