Bergarako EH Bilduk elkartasuna adierazi die Candy-ko langileei

Bergarako EH Bilduk "saminez" bizi du Candy-ko langileen egoera eta "kapitalismo neolibera" jo du Bergarako enpresa ixtearen erantzule. "Indarrean dagoen ereduak Candy-ko buruei aukera ematen die egin dutena egiteko, langileak kale gorrian utzi eta diru gehiago irabaziko duten lekura enpresa deslokalizatzea". Madrileko eta Gasteizko gobernuei ere Candy-rena moduko arazoak saihesteko "gehiago ez egitea" leporatu die EH Bilduk, hedabideetara bidalitako ohar bidez.

Hemen, jarraian, EH Bilduren prentsa oharra, osorik:

Candy-ko langileekiko elkartasuna

"152 langile gehiago langabeziara. 152 lanpostu gehiago galtzen dira. 152 bergarar gehiagoren bizi baldintzak gaur askoz okerragoak dira. EH Bildun saminez bizi dugu egoera. Baina, kapitalismo neoliberala eta berau babesten dutenei bost inporta 152 langileak eta lanpostuak. Indarrean dagoen ereduak Candy-ko buruei aukera ematen die egin dutena egiteko, langileak kale gorrian utzi eta diru gehiago irabaziko duten lekura enpresa deslokalizatzea. Candy-ko buruek azal gogorra dute egin dutena egiteko, baina, legeak babestuta daude eta legeak Madrilen egiten dira, parlamentuan.
 
Hauek dira kapitalismoaren legeak, baina, zer egiten dute industriako konpetentziak dituzten Madril eta Gasteizko Gobernuek? Bai batak eta bai besteak eredu kapitalista eta neoliberala defendatzen dute, multinazional eta langileen artean multinazionalen interesen alde egiten dute, kasu honetan Candy-ko langileak salduta utziz.
 
Eusko Jaurlaritzak marketin asko eta ekintza gutxi. Gasteizko Gobernuarentzat industria politika ez da lehentasuna. Beraien joko arau kapitalistetan ez da sartzen arlo pribatuan eskua sartzea eta langileak laguntzea. Candy bezala, Euskal Herrian kokatutako enpresek ezin dute Txina bezalako herrialdeetako soldata eta lan baldintzekin konpetitu. Baina, ikerketan, industria berrikuntzan eta garapenean askoz diru gehiago inbertitu daiteke. Hori eskatzen diogu Jaurlaritzari, lana eta industria berrikuntza lehentasun osokoa izan dadila eta gure herri aberats honetan dauden baliabide ekonomiko handiak ongi erabiltzeko.
 
Baina ez, Espainiako Gobernua bezala Jaurlaritza ere langileak eta industria zaintzeko baino multinazional eta banketxeen beharrak defendatzeko dago. Horregatik guztion diruarekin erreskatatu eta pribatizatzen dituzte bankuak eta egiten dituzte AHT bezalako obra ikaragarriak. Bankari eta eraikuntzako enpresa handiei herritarron dirua erregalatzen ari dira. Nork erreskatatzen ditu langileak eta herritarrak miseriatik?
 
EHBildutik gure babes osoa adierazi nahi diegu Candy-ko langileei eta beraien familiei. Baita prekarietatean lanean edo langabezian dauden herritar guztiei ere. Instituzioetatik eta kaletik enplegu duinaren alde, lana eta aberastasuna banatzearen alde, murrizketa sozialen aurka, kalitatezko zerbitzu publikoak guztiontzat izan daitezen eta babesgabeak babestearen alde gure esku dagoen guztia egingo dugu".

Erlazionatuak

Candy-Hooverren itxierak atsekabea eta kezka sortu du langileen eta herritarren artean

Bergara

Candy-Hoover lantegiko langileek eta herritarrek bat egin zuten atzo iluntzean Bergarako kaleetan. Manifestazioa egin zuten Enpleguaren alde, deslo...
Candy-Hooverreko langileak enpresaren jarrerarekin "engainatuta"

Bergara

Egun erabakigarria izan da gaurkoa Bergarako Candy-Hoover enpresako langileentzat. Roberto Roncalli Candy-Hoover taldeko giza baliabideetako zuzend...
Bergarako Udalak kezka adierazi du "Bergarako ehun industriala jasaten ari den galerarengatik"

Bergara

Bergarako Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek (Bildu, EAJ, Aralar eta PSE-EE) aho batez onartu dute Candy-ren itxieraren gaineko adierazpen ins...
Produkzio kostu handiak, "lehiakortasunik eza" eta salmenten murrizketa, itxieraren arrazoiak

Bergara

Candy-Hoover taldeko zuzendaritzak aditzera eman ditu, prentsa ohar bidez, Bergarako lantegiaren itxieraren arrazoiak.
Bergarako Candy-Hoover itxita, 152 langile kalera

Bergara

Konfirmatu da. Langileen artean atzotik bolo-bolo zebilena egiaztatu du gaur Candy-Hoover taldeko giza baliabideetako arduradunak, Roberto Roncalli...
Bergarako Candy-Hoover itxi egingo dutela komunikatuko zaiela espero dute langileek

Bergara

Bergarako Candy-Hooverreko langileek egun erabakigarria dute gaur, eguena. Roberto Roncalli Candy-Hoover taldeko giza baliabideetako zuzendariaren ...
"Etorkizun duina" eskatu dute Candy-Hooverreko langileek protestan

Bergara

Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Candy-ko  langileek Bergarako lantegia "likidatuta" dagoela salatzeko. Protestekin jarraituko dut...
Bergarako Candy-Hooverren plantaren etorkizunarekin arduratuta

Bergara

Bergarako Candy-Hoover enpresako langileek Bergarako plantaren etorkizunarekiko kezka kaleratu dute. Produkzioaren jaitsiera nabarmenak, duten ia l...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.