Iban Arantzabal, Goienako zuzendaria: "Gure eginbeharra da lana hobeto egitea administrazioarekin eta hedabideekin"

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko urr. 24a, 13:46

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideetara bideratutako diru-laguntzen inguruan, jarraian dauden adierazpenak egin ditu Goienako zuzendari Iban Arantzabalek.

Hauxe adierazi du Goienako zuzendari Iban Arantzabalek: “Esango nuke irizpideak hobeak direla aurrekoak baino. Ez dugu ezagutzen barne formula eta ez dakigu horren garapena zein den, hau da, nahi genuke horretan ere parte hartu eta gainera badaukagu posibilitatea Jaurlaritzarekin berba egiteko, mahai batzuk badauzkagu horretarako, eta saiatuko gara irizpideotan barruan dagoen katramila hori fintzen eta gure proposamenak egiten. Gero Jaurlaritzak erabaki dezan zer eta zelan egin".

Eta beste hau ere gaineratu du: “Dena dela honetan, irizpideetan eta baino, pentsatzen dut aipatzekoa dela geure artean sortu den giro gaiztoa. Uste dut bageundela modu hobean lanean eta hori berriro hartu behar dugu. Gure eginbeharra da lana hobeto egitea administrazioarekin, hobeto lana egitea hedabideon artean, hobeto lana egitea tokikoon artean, tokikoez gaindi… Kontua dago hemen berba egitean eta elkarrekin ondo konpontzean, eta hori izan beharko litzateke helburua”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak