AUTOMOBILISMOA: Lola BMWa puntuan jarri duela erakutsi zuen Zabaletak Gorlan

Xabier Urtzelai 2014ko mai. 11a, 11:26
Hogei urte pasa dira Ayrton Senna pilotuak, Imolan, Enzo e Dino Ferrari autodromoan bizia galdu zuenetik. Tamburello kurban joan zen Bat Formulak eman duen pilotu handienetako bat, eta zapatu goizean, Gorla Racing taldeko kideek –hainbat piloturekin batera– brasildarra gogoan izan zuten, haren omenez dagoen harrizko oroitarrian lora eskaintza eginda. Bada, urteurren berezian Aitor Zabaleta bergararrak herritarren aurrean txapela jantzi zuen ostera, Lola BMWa lehenengo txandan ondo estutu ostean lortutako denborari esker (2.28.639).

[ARGAZKIAK]

CM kategorian, ostera, Arkaitz Ordoki nagusitu zen (2.33.814) Silver Car autoaz. A kategorian Markel Cestafe bergararrak –Mitsubishi EVO– bigarren postuaz konformatu behar izan zuen (2.51.318), Gerard de la Casaren WRCa, Seat Cordoba bat, bi segundo azkarragoa izan zelako (2.49.139). Eta, Formula Libre kategorian Ander Corcuera arrasatearra eta haren Golf GTIa nabarmendu ziren, Txus Jaio edo Iñaki Alberdiren aurretik (2.50.839).

Sailkapen osoa hemen, eta kronika osorik, Asteleheneko Goiena paperean.

Hemen antolatzaile eta pilotuak, zapatu goizean Sennari egindako omenaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak