Talaveran jokoan egon den Mundialagatik beldur ziren aste barruan antolatzaileak, pilotu asko lasterketa hura jarraitzera Madrilera joango ziren beldur, baina azkenean hitzordu borobila izan zen, 90 pilotu inguru batu zirelako irteera puntuan –Kantabriako txapelketarako ere baliagarria zen.
Fisikoki, gogorra
Cross Countrya fisikoki motokrosa baino zorrotzagoa da, bigarrenean pilotuak abiadura bizian ibiltzen dira. Baina, Cross Countryan oztopo gehiago gainditu behar izaten dituzte. Hala, zirkuituko zona batean pilatutako hareak izugarri zaildu zuen proba, ikusleen gozamenerako. Aipatu, Senior B mailan Jon Otamendi izan zela onena, eta Bergarako Urtzi Markiegi hamabigarren sailkatu zen.