Partiduak, hiru egunetan
Egubakoitzean, Urdaibaikoek eta Aloña Mendikoek neurtu zituzten indarrak: kadeteetan oñatiarrak nagusi izan ziren 20-34; baina jubeniletan bizkaitarrak izan ziren hobeak: 22-18.
Zapatuan Ereintzak eta Urdaibaik jokatu zituzten partiduak. Kadeteetan Ereintzak 19-16 irabazi zuen; jubeniletan, bestalde, Urdaibaik lortu zuen garaipena, 20-26.
Atzo izan ziren Aloña Mendi eta Ereintzaren arteko norgehiagoka erabakigarriak, eta etxekoek bi partiduak irabazi zituzten: kadeteetan 22-15 eta jubeniletan, 17-10.