2018 abe 22 Arrasate
JAIAKTradizioaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute Santamasek, eta arrasatearrek ez dute sekula hutsik egiten. Baserritar jantziak soinean, kalera irten dira goizetik, eta egun bereziak eskaintzen duenaz gozatu dute: herri kirolak, musika, baserritarren fruta eta barazki azoka, artisau erakusketa, abere eta hegaztiak, eta nola ez, Kixki txerria.