ALBISTEAK

'Kixki' prest Santamasetako protagonista nagusia izateko

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 20a, 16:13

Santamasak gainean ditugu eta azokaz eta egiten diren ekitaldiez aparte, jai hauetan protagonista nagusi bat, egon, baldin badago, hori txerria da. Aurten, Kixki izena jarri diote, abenduak 21ean aurkeztuko dute, arratsaldeko zazpietan Arrasateko Plazan.

Hirugarren urtez jarraian, Aretxabaletako Galartza auzoko Zaloña baserritik iritsiko da txerria Santamasetara. Kixki izena jarri diote, eta bihar, abenduak 21, aurkeztuko dute, arratsaldeko zazpietan Arrasateko Plazan. Aurreko urteetakoen aldean, txikixeagoa da Kixki, baina 200 kilotik gora baditu hala ere, eta gainera atentzioa deituko du, itxura, ez baita betiko txerriarena; basurdearen antz gehiago dauka. 

Protagonista izanik, askok eta askok berarengana gerturatu, argazkiak atera eta ukitu nahi izango dute eta joan-etorri guzti horiei aurre egiteko, azken asteetan lasai xamar, familiatik aparte eduki dute. Behar dituen zaintzak jasota, Santamasetako protagonista nagusia prest dago; orain, festa eta ondo pasatzeko gogoak bakarrik falta dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak