Eguraldi atsegina izan da gaurkoan eta zapatua izanik inguruko herrietatik ere jende dezente hurbildu da Arrasatera.
Tradizioaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute Santamasek, eta arrasatearrek ez dute sekula hutsik egiten. Baserritar jantziak soinean, kalera irten dira goizetik, eta egun bereziak eskaintzen duenaz gozatu dute: herri kirolak, musika, baserritarren fruta eta barazki azoka, artisau erakusketa, abere eta hegaztiak, eta nola ez, Kixki txerria.
Eguraldi atsegina izan da gaurkoan eta zapatua izanik inguruko herrietatik ere jende dezente hurbildu da Arrasatera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.