Egitaraua egunez egun: argazki bildumak, albisteak, bideoak, saio bereziak, inkestak, elkarrizketak,<a href="http://goiena.eus/debagoiena/1411662524490"><h2> • EGITARAUA</h2></a><hr>
Frontoia bete jende jaiei amaiera emateko, abesbatzaren kontzertuan

Maialen Torres 2014 ira 28 Aretxabaleta

Festei amaiera emateko, Aretxabaleta Abesbatzak Katiuska opera taularatu du txalo artean, Anjel Barandiaran zuzendari zutela. Koruko 38 kideez gain, lau bakarlari, hiru musikari eta 30 dantzari izan dira oholtza gainean, eta behetik begira, berriz, jendetza. Izan ere, aurreikusitako aulkiez gain, atzeko lerroak ere bete dituzte Katiuska ikustera gerturatutakoek.