Sanmigelak Aretxabaletan

Laranjaz jantzi dute frontoia herri bazkarian

Maialen Torres 2014ko irailaren 27a

Ia 500 lagun elkartu dira gaur Aretxabaletako frontoiko herri bazkarian. Kanpoan zen eguraldi eta giro ona tarteko, koadrila askori kosta egin zaio mahaietan esertzea, eta aurreikusi baino beranduago hasi da bazkaria. Dena den, guztiek izan dute aukera festekin jarraitzeko indarrak biltzeko. Gainera, festa giroa laranjaz tindatu dute frontoian jarritako pankarta zein globoekin eta lepoko zapiekin, Espainiako Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak