Sanmigelak Aretxabaletan

Festa eta aldarrikapena uztartuz

Maialen Torres 2014ko ira. 27a, 09:37

Hileko azken ostiralero bezala, atzo ere presoen aldeko aldarrikapena egin zuten hainbat aretxabaletarrek, herriko plazan bilduta. Jaien bueltan, beste izaera bat eman nahi izan diote aldarrikapenari, eta ohiko elkarretaratzeaz gain, manifestazioa ere egin zuten herrian zehar.

"Garai berrietan, baina arazo zaharrekin" jarraitzen dutela salatu zuten besteak beste, baina, era berean, konponbiderako aukerak ere badaudela gogorarazi nahi izan zieten herritarrei, "giza eskubideen errespetua bakerako giltzetako bat" dela azpimarratuz. Bide batez, gaurko herri bazkarirako etxean dituzten zapi laranjak janzteko deia egin diete aretxabaletarrei, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteei "babesa emateko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak