Sanmigelak Aretxabaletan

Piratak ere badatoz San Migel jaiak ospatzera

Mirari Altube Arrese 2014ko ira. 26a, 13:00

Kartela.

Sanmigeletarako gertu daude aretxabaletarrak. Udaleko Kultura saileko egitarauarekin batera Gazte Ekimenak antolatutako ekitaldiak izango dira protagonista datozen egunotan. Txosna jarriko dute udaletxe zaharrean, musikak girotuta eta tonbolarekin osatuta, eta iragarri dituzte ezusteko ugari.

Txosna jarriko du udaletxe zaharrean Gazte Ekimenak, azken urteotan legez. Aurten, baina, piratak izango dira txosna horretako protagonista: "Irabazten dugun diru guztia Donostiako Piratendako izango da, Aste Nagusian izandako galerei aurre egiteko", azaldu dute. Gainera, Donostiatik etorritako hainbat gazte izango dituztela lagun jakinarazi dute.

Era berean, taberna, tonbola, musika dotorea eta ezustekoak izango direla udaletxe zaharreko txosnan iragarri dute Gazte Ekimeneko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak