Oñatiko sanmigelak 2017

Jaiak 2017: Oñatiko sanmigelak

  Gizartea  Oñati JAIAK

2017ko Oñatiko jaiei eskainitako saio berezia.

Errosario biharamunean, mozorroa aldean

  Gizartea  Oñati

Trump eta haren emazte Melania agertu dira Oñatiko kaleetan dolarrak erakutsiaz. Trena ere iritsi da, orain dela 50 urte legez. Baita sagutxoak, sukaldariak, punkak, piratak, boxeolariak eta beste lagun mordoa ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (82)

Ausart jarri dira oñatiarrak zezenaren aurrean

  Gizartea  Oñati

Arno ganadutegiko zezenak izan dira Oñatiko plazan, Kale Barrenen eta Atzeko Kalen jarri duten zezen plazan. Gustura aritu dira errekorteak egiten zezenaren aurrean ibili diren herritarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

San Migel Txapelketako finaleko irudirik onenak

  Kirola  Oñati

Lehia polita izan da Zubikoan, kadete mailan, eta Ibon Perez oñatiarrak Kuarain nafarrarekin irabazi du txapelketa Iñigo Perez oñatiarraren eta Azpeitiko Alberdiren aurka (22-14).

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Abenturan murgildu dira oñatiar gaztetxoenak

  Gizartea  Oñati

Eguraldia lagun izan ez duten arren, Errementari plazan bildu dira gaztetxoenak paintball, tirolina, arkuarekin tiro... bezalako ekintzetan jolasera.

Abentura parkea

  Gizartea  Oñati

Oñatiko Errementari plazan bildu dira gaztetxoenak tirolina, paintball, arkuarekin tiro... bezalako jolasekin gozatzera.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Herrixa dantzan jarri da Oñatin

  Gizartea  Oñati

Harkaitz Allur eta Maialen Arzailluz trikitilarien musika doinuekin eta Patxi Montero gidari izan dutelarik, herritar pila bildu da eskuak eta hankak altxa eta gerria mugituz dantzarako gogotsu. Giro ederrean, gustura aritu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Herri kirolak ospatu dituzte gaztetxoek

  Gizartea  Oñati

Oñatiko gaztetxoen eskutik herri kirol lehia izan da plazan. Ikastetxe ezberdinetako taldeak nor baino nor hobe aritu dira soka tiran, zaku karreran... besteak beste. Irabazleek eskuratutako diru saria ikasbidaian joateko erabiliko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Herri bazkaria, Zubikoa kiroldegian

  Gizartea  Oñati

Herri Eguneko bazkaria egin dute urtero lez Zubikoa kiroldegian. Mahaiaren bueltan bapo bazkaldu eta gero, trikiti eta dultzaina doinuekin, ume, gazte, zein heldu animatu dira dantzara.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Herri Eguneko azoka

  Gizartea  Oñati

Azokarekin eman diote Herri Egunari hasiera. Nekazaritza produktuak, artisautza eta ganadua izan dira ikusgai. Tartean, baita urtero egiten duten gazta lehiaketa ere. Leku ezberdinetatik etorritako sagardogileek ekarritako sagardorekin busti dute eztarria eta baita talo goxoa jan ere.

»» Ikusi argazki guztiak (120)