Iazko sanmigeletatik aurtengo sanmigeletara bitartean jaiotako neska-mutiko guztiek jaso dute gonbidapena etxean eta horietako gehienak elkartu dira gaur goizean udaletxean. Mikel Biain alkateak eta Nerea Zubia Kultura zinegotziak egin diete ondo etorria horiei, eta horien senideei, eta ekitaldia musika eskolako ikasleek girotu dute. Negar, barre, kontu eta urruma artean giro goxoa sortu da: "XIX. mendeko ohitura da ume jaioberriei ondo etorria egitea komunitatera eta herrira, eta aurten ere horixe egin dugu", adierazi du Zubia zinegotziak.