ALBISTEAK

Beldur Barik gunea, jaietan eraso sexisten inguruko informazioa helarazteko

Maite Txintxurreta 2017ko ira. 29a, 10:48

Abiatu dituzte Oñatin San Migel eta Errosarixo jaiak, eta, horren bueltan, azken urteetan egin izan duten bezala, eraso sexistak ekiditeko eta gai horren gainean informazioa eskaintzeko Beldur Barik gunea jarri dute. Aurten, gainera, hiru egunez egongo dira bertan nahi duen guztiari informazioa helarazten.

Alaitz Mañes egunotan Beldur Barik gunean lanean ibiliko den teknikarietako bat da, eta postu horretan ematen duten zerbitzua zein den azaldu du: "Eraso sexisten inguruko informazioa helarazten dugu. Nahi duguna da jendearendako erreferentziazko gune bat izatea. Edozein gerturatu daiteke galdetzeko, informatzeko, salatzeko... Pegatinak ere baditugu, Oñatirako bereziki ateratako kalkamoniak, saltzeko materiala, txapak egiteko aukera... Nahi duguna da jendea gune hau ezagutzen joan dadin eta konfiantzan gerturatu daitezen edozein zalantza argitzera".

San Migel bezperan arratsaldeko seietatik bederatzirtara arte izan ziren Zazpibidetako bidegurutzean. Gaur, berriz, San Migel egunez, goiz eta eguerdi partean izango da martxan gunea, kasu honetan, txosnagunean, eta zapatuan ere, 11:00etatik 14:00etara Zazpibidetan.

Hainbat profiletako jendea gerturatu ohi da jaietan Beldur Barik gunera, Mañesek azaldu duenez: "Txapak ditugunez, haurrak gerturatzen dira, eta orduan, aprobetxatzen dugu eurekin hitz egiteko, eta gurasoekin badatoz, eurekin ere bai. Hortaz, txiki-txikietatik helduetara gerturatzen dira, denetik. Gazteak ere dezente gerturatzen dira". 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak