Herri Eguna, bertako produktuen txanda

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 29a, 09:35

Bihar, goizeko bederatzietan esnatuko dute herria txistulariek goiz-eresiarekin. Ordurako martxan egongo dira talogileak, baserritarrak, artisauak, sagardogileak, baita erdiguneko elkarteetako kideak ere, saldaz eta txorizoz betetako lapikoekin. Euria eta tenperaturen beherakada espero dira biharko, hala ere, ziur oñatiarrek ez dutela kale egingo.

Unibertsitate inguruan oso goiz hasiko da mugimendua. Talogileek goizeko zazpietan hasiko dute eguna. Guztira, 60-70 pertsona arituko dira lanean eta bederatzietarako suak pizten hasiko dira. "Azken urteetan jendea goizago joaten da talo bila, baliteke ilarak ez itxaroteko izatea", dio Josu Erostarbek, herriko tabernako lantaldearen arduradunak.

Talogileetatik hurbil kokatuko dira artisauak; 30 mahai jarriko dira Unibertsitatean; horietatik hogei, urteroko moduan, oñatiar artisauei egokitu zaizkie.

Bestalde, Nekazarien Elkarteak antolatuko du, beste behin ere, animalien eta barazkien erakusketa. Hogei bat baserrik hartuko dute parte eta hamar animalia mota egongo dira ikusgai:

  • Ardiak, bildotsak eta ahariak (35 inguru)
  • Sei arraza ezberdinetako behiak (27 bat)
  • Behorrak (33 inguru)
  • Astoak eta ahuntzak (hamabi bakoitzetik)
  • Euskal txerriak (bikote bat)
  • Oiloak (hamasei bat)
  • Poneyak (hamar, gutxi gorabehera).

Gazta lehiaketarako berriz, hogei bat gazta espero dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak