2020 abe 04
Altxorbiziak izan dira protagonista ikastolako euskaraldian, eta kriseiluek, gure herriko txoko desberdinak euskararekin argiztatu dituzte. Hamabost izan dira egindako ekintzak, euskaraldiak iraun duen egun kopurua beste. Argitxoren etorrerarekin ekin genion euskaraldiari, eta gaurkoan gure iratxo magikoaren bisitak euskaraldia agurtu du.