Aratz elkarteko kideek batukada doinuekin hartu zuten parte, Kalebarrengo txarangak ere jarri zuen aletxoa eta Leizarra musika eskolako trikitilariek eta musikariek ez zuten hutsik egin. Helduen dantza taldeak, ostera, emanaldiatxoa eskaini zuen. Txokolate beroarekin eman zioten bukaera ekitaldiari.