Euskaraldiari ongietorria egin diote arrasatearrek

Maider Arregi 2020ko azaroaren 21a

Erdiko Kalea eta Itxaropena auzoa globoz apaindu dituzte Euskaraldiari ongietorria egiteko asmoz. Ahobizi eta Belarriprest-en bisita izan dute auzotarrek, eta Itxaropena auzoan egin dute geldialdia. Musika eta jai giroa izan dira protagonista eta Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Erdiko Kalean, esaterako, brindisa eta danborrada egin dute euskal musikaren eta Markel Goikolea DJ-aren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak