Izan dadila euskara, etenik ez duen haria, ikastolan euskaratik eta euskaraz bizi garelako… bixar, etzi eta etzilimu be euskaraz bizi gure dogu!!

Erabiltzailearen aurpegia Arizmendi Ikastola 2020ko abe. 4a, 22:32

Altxorbiziak izan dira protagonista ikastolako euskaraldian, eta kriseiluek, gure herriko txoko desberdinak euskararekin argiztatu dituzte. Hamabost izan dira egindako ekintzak, euskaraldiak iraun duen egun kopurua beste.  Argitxoren etorrerarekin ekin genion euskaraldiari, eta gaurkoan gure iratxo magikoaren bisitak euskaraldia agurtu du. 

Ekintzen artean, bereziki arrakastatsua izan dena, familiekin egindako Kahoot jolasa izan da.  Aretxabaleta, ikastola, toponimia, euskalkia, Euskal Herria, Atxabaltako kultura eta kirola, Arizmendi, Euskaraldia, asmakizunak eta hiztegia oinarri harturik galdera ezberdinak erantzun behar izan dituzte. Familia ugarik hartu du parte eta lehia bizi-bizi egon da azken momentura arte. Aupa zuek, bejondeizuela!

Izan dadila euskara, etenik ez duen haria, ikastolan euskaratik eta euskaraz bizi garelako…  bixar, etzi eta etzilimu be euskaraz bizi gure dogu!

“Kriseiluaren magia dugu

ikastolaren barnean,

Altxorbiziak argitzen ditu

berba, hitz, ele zaharretan.

Irri, jolas, kantu eta algara

erabiliz migainean,

bizi gaitezen aurrerantzean

euskaraz gure artean.”

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak