Imanol Ituño magoaren umore finak, magia eta euskararen arteko zubia eraiki du eguerdian Seminarixoan. Lepo bete da eta herriko askotariko eragile zein gaztetxo izan dira aurkezpenean adi-adi.
Izan ere, bigarren edizioan Euskaraldiak urrats berriak emango ditu eta norbanakoez gain, entitateek ere parte hartuko dute Ariguneak sortu eta babestuz. Helburua da-eta, hizkuntza praktika berria bultzatzea.
2020an, iaz bezala, belarriprestei eta ahobiziei proposatuko zaie 15 egunetan, euren egunerokoan ariketa egitea. Baina horretaz gain, entitateek euskaraz ulertu eta mintzatzeko gai diren hiztun taldeak identifikatuko dituzte. Horrela, taldean ere hizkuntza-ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ariketa egin ahal izateko.
Euskaraldia Bergaran
Bergaran Euskaraldia antolatzeko batzordea osatzeko aukera zabalik dago jada. Parte hartu gura dutenek izena eman dezakete nahi duten tamainan. hau da, gura dutenek batzorde orokorrean arte hartuko dute eta egitasmoaren gidaritza orokorra eramango dute. Laguntza puntuala eman gura dutenek ere badute aukera. Horiek, eginkizun txikiak egingo dituzte lantalde txikiagoetan.
Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Barrexerka taldearen umorezko sketchak ikusteko aukera izango da 19:00etan Seminarixoan.