2019 eka 26 Arrasate
Aurten ere, jaietako azken festa egunean, Eusko Label produktuak dastatzeko aukera izan da Herriko Plazan. Mokadutxo bat jateaz gain, sagardoz, ardoz, urez edo freskagarriz estarraia bustitzeko aukera ere izan dute gerturatu diren lagunek. Hala, pintxoaren truke ordaindutako dirua urtean zehar abesbatzak dituen beharrei aurre egiteko erabiliko dute.